XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertzen irakurgaietan.

EUSKEREA, - Hiru ilabethetarik agertzen daukute Eskualzainek bederatzi urthe hautan.

Ondar aldiko lanik ohargarriena zaiku Azkue Jaunarena: Neologismos formados a imitación de otras lenguas.

Ezin ukha ditake gure eskuara zaharrak eztuela aski hitz edozoin gauzari bere izenaren emaiteko.

Maiz hauzoko mintzairari har behartzen zaiku; eta emeki-emeki erdarazko hizkuntzak hanbateko andana izigarrian sartzen zaizku, non herrikoen estaltzerat, itzaltzerat, ithotzerat eta suntsitzerat baitoazi, alegia deus-ez.

Gureaz ez othe ginezake zerbait egin, beti eske ala ebasgoan ibili gabe?.

Gure tokian tokiko hitzak, elgarri josiz, ez othe litezke mintzaire jori eta erreberritu baten gayik edo ekherik ederrena?.

Bai hala uste dugu euskalzainekin batean.

Nola ordea josteari lot?.

Azkuek ihardesten dauku: ikus nola ari izan diren eta ari diren oraino gurea bezalako herriak....

Badauka eta ez ahal da bakarra! alemana eta eskuara bi mintzaire direla elgar iduricheak.

Eztu horrek erran nahi ithurburu beretarik heldu direla biak (nahiz... baina bego hortan egungo segurik) are gutiago bata bertzearen ithurburu datekela, hau ilhar handiskoa bailiteke.

Diogu bakarrik: 1ampdeg;) Alemana, eskuara bezala, bertze mintzairek ausikitzen eta zikintzen ari dutela gero eta gehiago; eta etsai bereri berdintsu behar gitzaizkotela jazarri; 2ampdeg;) Askotan batere elgar-aditu gabe bi mintzairek bide berberak hartzen dituztela, hitz berri beharretan direlarik, heien egiteko: Alemanek nahi izan zakotenean izen bat eman beren sortherriari, Deutschland deitu zuten, hitzez-hitz Aleman-herria (Deutsch Aleman; land herri) guk gurea Eskual-Herria deitu dugun bezala, eta zonbat holako!.